XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala, abiatu dira Uligoitira bidean eta halako batean Martini ez zaio ba motorra gelditzea bururatu!

Ilunpetan neskari musu bat ematera hurbildu eta koitaduak tximistak egiten aldegin omen zion.

Musu bat besterik ez nian nahi, musutxo bat besterik ez! , esan zidan gero honela amaitzeko: Baina hireak bederen irribarre egiten dik.

Eta orduan ni Juanari alderik alde zabaltzen zaion irriñoarekin gogoratu naiz...

Ene estuasunak gorabehera, etxera heldu eta ama errietan hasi zait, eta batean jo egin behar ninduela ematen bazuen ere, bestean besarkatu eta musuz betetzen ninduen: Mutil judas, babua, kakaume mukizua, aitzurra ez, bestea... esan ostean, bereganatu eta laztandu egiten ninduen.

Ama ganbaratik ote zegoen, ez ote zegoen ari nintzela, Mikaelak goizean gertatu den guztia kontatu dit.